Isaiasen Profecia 49:24-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Indardunari harrapaquina ken othe daquioque, edo hazcarraren escutaric itzurraraz othe daiteque atzeman duena?

25. Bainan hau dio Jaunac: Bada, indardunari kenduren çaio atzeman duena, eta itzurico da hazcarrari kendua: aldiz nic juiaturen ditut çu juiatu çaituztenac, eta nic salbaturen ditut çure semeac.

26. Çure etsaiei janaracico daroet ber-beren haraguia, eta limurretaz beçala hordituco dira beren odolaz; eta jaquinen du guiçonac ni naicela Jauna çu salbatzen çaituena, eta çure berreroslea, Israelgo hazcarra.

Isaiasen Profecia 49