9. Ene icenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospea gatic balaztaturen çaitut, gal çaitecen beldurrez.
10. Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci.
11. Ene gatic, ene gatic eguinen dut, ez nadiençat içan burhoztatua; eta ez diot berce bati ene ospea utzico.
12. Adi neçaçu, Jacob, eta çuc, Israel, deitzen çaitudana: ni neroni, ni naiz lehena, ni azquena.
13. Ene escuac halaber asentatu du lurra, eta ene escuinac neurtu ditu ceruac; nic deithuco ditut, eta batean aguertuco dira.
14. Bil çaitezte guciac, eta adi çaçue: Idoletaric ceinec aitzinetic eçagutaraci ditu gauça hauquiec? Jaunac maithatu du Ciro; haren nahia Babilonan eguinen da, eta haren beso içanen da Caldean.
15. Ni, ni minçatu naiz, eta deithu dut hura; erakarri dut eta çucendua da haren bidea.
16. Hurbil çaquizquidate, eta hau adi çaçue: Ez naiz hastetic ixilca minçatu; gauça guerthatu baino lehenagodanic, han nincen; eta orai Jainco Jaunac eta haren izpirituac igorri naute.
17. Hau, dio Jaunac, çure berrerosleac, Israelgo sainduac: Ni naiz çure Jainco Jauna çuretzat on direnac irakasten darotzquitzudana, çabilçan bidean hotsematen darotzudana.