13. Çurguinac escuaira hedatzen du arrabotaz aphaincen du idola; escuairatu eta compasaz neurriac hartu ditu eta eguin du guiçon itchura bat bere etchean dagoen guiçon eder bat iduri.
14. Ebaquitzen ditu cedroac, harcen ditu oihaneco çuhamuen erdian çaudecen artea eta haritza; landatzen du pinoa, mina uriac hazten baitu.
15. Guiçonen sucotzat heldu da: çuhamu hequietaric harcen du guiçonac eta berotzen da; kaldatzen ditu eta oguiac erretzen; gaineracoaz, berriz, eguiten du jainco bat eta adoratzen du; itchura bat eguin, eta haren aitzinean ahuspecatzen da.
16. Çuraren erdia suan eçarri du, eta haren erdiarequin xuxendu haraguiac jan ditu; erre du jaquia eta ase da; eta berotu da, eta erran du: Ongui berotu naiz, ikusi dut su ona.
17. Gaineracoaz, berriz, jainco bat, itchura bat beretzat eguin du; haren aitzinean ahuspecatzen da; adoratzen eta othoizten du, dioelaric: Libra neçaçu, çu baitzare ene jaincoa.
18. Deus ez daquite, eta ez dute aditzen; hequien beguiac dira lanhatuac, ez uzteco ikustera eta bihotzez aditzera.
19. Deus ez dute gogoan iragaiten ez dute ez eçagutzen, ez hautematen, errateco: Çur horren erdiaz sua eguin dut; hortaricaco ikatzen gainean erre dut oguia; erre ditut haraguiac, eta jan eta gaineraticoaz eguinen dut idola bat? çur muthur baten aitzinean naiz belhaunicaturen?
20. Çuraren çathi bat hauts eguina da, eta bihotz çoroac adoratzen bercea eta ez du libratuco bere arima, eta ez du erranen: Gueçur bat da beharbada ene escuan.
21. Horietaz orhoit çaite, Jacob, eta çu, Israel, ceren ene cerbitzaria baitzare. Nic eguin çaitut; ene cerbitzaria çare, Israel, ez beneçaçu ahanz.
22. Eceztatu ditut çure tzarqueriac hedoi bat beçala, çure bekatuac lanho bat beçala; bihur çaite ene gana, ceren nic baitzaitut berrerosi.
23. Ceruac, lauda çaçue Jauna, ceren duen urricalpen atheratu; lurraren bazterrac, bozcarioz jauz çaitezte; mendiac, oihanac eta hango çuhaitzac, ocenda çatzue laudoriozco canticac, ceren Jacob berrerosi baitu Jaunac eta Israelen baithan eçarri baitu bere ospea.
24. Huna cer diren Jaunac, çure berrerosleac, eta çure amaren sabeladanic eguin çaituenac: Ni naiz Jauna, oro eguiten ditudana; nic bakarric ditut hedatu ceruac; nic jarri dut lurra, eta nihor etzen enequin.
25. Nic hutsalcen ditut asmaguinen sendagailac, eta erhoarazten aztiac; nic kencen diotet tentua çuhurrei eta nic çoro atheratzen dut hequien jaquitatea.
26. Nic dut ene cerbitzariaren baitharic eraiquitzen hitza, eta bethetzen ene meçularien ahoco aguinça; nic diot Jerusalemeri: Egoiliarrez betheco çare; eta Judaco hiriei: Alchatuac içanen çarete berriz, eta eraiquiren ditut çuen mortuac.
27. Nic diot ondar-leceari: Huts hadi, eta agorturen ditiat hire leceac.
28. Nic diot Cirori: Çu çare ene arçaina, eta çuc betheco duçu ene nahicunde gucia. Nic diot Jerusalemeri: Berrituco çare; eta temploari: Berriz jaiquico çare çure asentuen gainean.