1. Eta orai adi çaçu, Jacob, ene cerbitzaria; eta çuc, Israel, hautatu çaitudanac.
2. Hau dio Jaunac, çu eguin, moldatu eta çure amaren sabeletic lagundu çaituenac: Ez içan beldurric, Jacob, ene cerbitzaria, eta çu, guiçon guciz çucen nic berecia.
3. Ecen urac ixurico ditut egarri denaren gainera, eta uharrac lur agorrera ene izpiritua ixurico dut çure ondocoen gainera, eta ene benedicionea çure iraulguiaren gainera.
4. Eta belharren artean musquilduren dira, hala-nola sahatsac ur lasterren heguian.
5. Hunec erranen du: Jaunarena naiz horrec Jacoben icenaz aiphatuco du harec bere escuz iscribatuco du: Jaunarena; eta Israelen icenaz edertuco du berea.