Isaiasen Profecia 44:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta orai adi çaçu, Jacob, ene cerbitzaria; eta çuc, Israel, hautatu çaitudanac.

2. Hau dio Jaunac, çu eguin, moldatu eta çure amaren sabeletic lagundu çaituenac: Ez içan beldurric, Jacob, ene cerbitzaria, eta çu, guiçon guciz çucen nic berecia.

3. Ecen urac ixurico ditut egarri denaren gainera, eta uharrac lur agorrera ene izpiritua ixurico dut çure ondocoen gainera, eta ene benedicionea çure iraulguiaren gainera.

4. Eta belharren artean musquilduren dira, hala-nola sahatsac ur lasterren heguian.

5. Hunec erranen du: Jaunarena naiz horrec Jacoben icenaz aiphatuco du harec bere escuz iscribatuco du: Jaunarena; eta Israelen icenaz edertuco du berea.

6. Hau dio Jaunac, Israelgo erreguec, eta haren berrerosle armadetaco Jaunac Ni naiz lehena, eta ni azquena; eta Jaincoa ez da nitaz landan.

7. Nor da ene iduricoric? Minça bedi eta aguer beça bere burua; eta populu çaharra jarri dudanaz guerozticaco gauçac lerroan aitzinera athera biatzat; ethorquiçuna eta guerthatuco direnac oraidanic erran betza.

8. Ez ici, ez ikara; hau azpalditic adiaraz, eta erran darotzut: Çuec çarete ene lekuco. Nitaz landan othe da Jaincoa, eta nic eçagutzen ez daquedan creatzaile bat?

9. Idola moldatzaile guciac deusic ez dira, eta beren obra maiteenac etzaizcote baliaturen; berac beren ahalquetaco lekuco dira, idolec deus ez dutela ez ikusten ez endelgatzen.

10. Cein da jainco moldatzailea eta deusetaco on ez den itchura bat urthu duena?

11. Huna non ahalquez estalico diren harequin phartedun direnac oro: guiçonetaric dira ecen moldatzaile hequiec: bilduco dira guciac, aguertuco eta icituco eta ahalquez batean estalico dira.

Isaiasen Profecia 44