Isaiasen Profecia 43:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Horra cer dioen Jaunac, itsasoan eman duenac bide bat, eta ur-uharretan bidexca bat.

17. Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira.

18. Lehembicicoez ez orhoit, beihalacoei ez beguira.

19. Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.

20. Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.      

21. Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.

22. Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.

23. Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.

24. Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.

25. Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren.

26. Cerbait ahanci badut, orhoitaraz neçaçu, en biac juiamendutan sar gaitecen; balin baduçu cerbait çure buruaren garbitzeco, erraçu.

27. Çure arbaso lehenac bekatu eguin du, eta ene legueaz arguitzen cintuztenec ene leguea hautsi dute.

28. Eta nic desohorea eman diotet sainduteguico buruçaguiei; arthiqui dut Jacob ezpataren ahora, eta Israel burhoaren azpira.

Isaiasen Profecia 43