12. Aitzinerat nic erran darozquitzuet gauçac, eta nic salbatu çaituztet; nic adiaraci darotzuet ethorquiçuna, eta jainco arrotzic çuetan ez da içatu; çuec çarete ene lekucoac, dio Jaunac, eta Jaincoa ni naiz.
13. Eta hatsarritic ni neroni naiz, eta gauça niri escutic atheratuco darotadanic ez da. Cerbait eguinen dut, eta norc debecaturen du?
14. Hau dio Jaunac, çuen berrerosleac, eta Israelgo sainduac: Çuen gatic igorri içan dut Babilonara; eta traba guciac, eta Caldearrac, beren unciez espantu çutenac erorraraci ditut.
15. Ni naiz çuen Jaun saindua, Israelen creatzailea, çuen erregue.
16. Horra cer dioen Jaunac, itsasoan eman duenac bide bat, eta ur-uharretan bidexca bat.
17. Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira.
18. Lehembicicoez ez orhoit, beihalacoei ez beguira.
19. Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.
20. Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.
21. Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.
22. Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.
23. Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.
24. Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.
25. Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren.