Isaiasen Profecia 42:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna ene cerbitzaria; nic lagunduren dut: huna ene hautetsia; hunen baithan du laket ene arimac; hunen gainean eçarri dut ene izpiritua; çucembidea ekarriren du jendaietara.

2. Ez du oihuric eguinen, nor-nor-den ez da beguiratuco, eta haren minçoa ez da campoetan ençunen.

3. kanabera hautsia ez du lehertuco, eta ketan den mitcha ez du iraunguico; cintasunean emanen dio çucenari bere bidea.

4. Ez da içanen ez gobel, ez nahasi, çucentasuna lurraren gainean jar deçan arteo; eta irlac haren leguearen iguri egonen dira.

5. Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac:

Isaiasen Profecia 42