3. Eta hequiei jarraiquitzean, iragan da, haren oinec eguin bidexcaric ez baita agueri.
4. Norc eguin eta obratu ditu horiec, guiçaldiac hatsarritic deithuz? Nic, Jaunac; ni bainaiz lehena, eta ni azquena.
5. Irlec ikusi eta icitu dira; lurraren lau izquinac harritu dira; jendeac hurbildu eta elkarganatu dira.
6. Lagunduco du batbederac bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emoc bihotzari!
7. Cobreguinac, mailuaz hari celaric, harequin ingudioan orduan joca hari cena berotu du erranez: Lotzeco ona da; eta lana itzez gogortu du, higui etzadien.
8. Eta çu, Israel, ene cerbitzaria; Jacob, hautatu çaitudana, Abraham ene adisquidea ganicaco iraulguia;
9. Haren baithan hartu çaitudana lurraren berce bazterretic, eta hango leku urrunetaric deithu; eta erran içan darotzudana: Çu çare ene cerbitzaria, çu hautatu çaitut, eta etzaitut iraici;
10. Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu.
11. Huna, ahalcaturen eta gorrituren dira çuri gudu ematen darotzuten guciac; eta jaçarcen darotzuten guiçonac, ez balira beçala eguinen eta galduco dira.