Isaiasen Profecia 38:15-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Cer erranen dut, edo cer ihardetsiren darot harec, bera hari denaz gueroztic?       Çure aitzinean gogoz iraganen ditut ene urthe guciac ene bihotzeco uherduran.

16. Jauna, horrela bicitzen bada, eta horrelacoetan badatza une biciaren hatsa. açurriaturen eta biciaraciren nauçu oraino.

17. Huna non baquera bihurcen den uhertasun guciz uherra.       Çuc aldiz atheratu duçu ene arima, gal etzadiençat; çure guibelerat arthiqui ditutzu une bekatu guciac.

18. Alabainan hobiac ez darotzu aithorric bihurturen, eta heriotzeac etzaitu laudaturen; putzura jausten direnac ez dira çure cintasunaren iguri egonen.

19. Bicidunac, bicidunac bakarric emanen darotzu aithor, nic egungo egunean beçala; aitac bere haurrei eçagutaracico daroete çure cintasuna.

20. Itzurraraz neçaçu, Jauna, eta gure bicitzeco egun gucietan Jaunaren etchean cantaturen ditugu gure psalmoac.

21. Eta Isaiasec manatu çuen ekar cieçaten pico çaretara bat, eta hequietaz lothura eguin ceçaten erregueren çauriaren gainean, eta senda cedin.

22. Eta Ecequiasec erran çuen: Cer içanen da eçagutzaria iganen naicela oraino Jaunaren etchera?

Isaiasen Profecia 38