12. Eta Errabsicesec ihardetsi çaroeten: Hire nausiaren gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac, solas hauquien gucien eguitera; eta ez lehenago harrasi gainean jarriac dauden guiçon horietara, jan deçaten beren ongarria eta çuequin edan oinen azpitic beren guernua?
13. Eta Errabsaces xutic jarri cen, eta juduaraz minçoa goratuz, oihu eguin çuen, eta erran: Adi çatzue erregue handiaren, Asiriarren erregueren hitzac.
14. Hau dio erreguec: Ez beçaitzazte çora Ecequiasec, ceren ecin itzurraracico baitzaituztete.
15. Eta Ecequiasec ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheraturen gaitu athequetaric, eta hiri hau ez da emana içanen Asiriarren erregueren escura.
16. Berautzue Ecequiasen ençutetic; ecen hau dio Asiriarren erreguec: Eguin diçadaçute onguiethorria, eta ilki çaitezte ene gana, eta jan çaçue ceinec bere mahastitic, eta bere picotic, eta edan çaçue ceinec bere urteguico uretic,
17. Ethor nadien arteo eta eraman çaitzaiztadan çuen lurraren idurico berce lur batera, ceina baita çuena beçala ogui eta arno lurra, bihi eta mahasti lurra.
18. Eta Ecequiasec ez beçaitzazte nahas, erranez: Jaunac atheratuco gaitu. Jendaietaco Jaincoec atheratu othe dute ceinec bere lurra Asiriarren erregueren escutic?
19. Non da Ematheco eta Arphadeco jaincoa? non da Sepharbaimgo jaincoa? Atheratu othe dute Samaria ene escutic?
20. Cein da lur horietaco jainco gucietaric bere lurra ene escutic atheratu duena, Jaunac Jerusaleme atheratzeco ene escutic?
21. Eta oro ixilic egotu ciren, eta etzioten hitz bat ihardetsi; ecen erreguec manu eman çuen, erranez: Ez bioçoçuete ihardets.
22. Eta soinecoac hautsiric, Ecequiasen gana ethorri ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina, eta ekarri ciozcaten Errabsacesen hitzac.