Isaiasen Profecia 36:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Ecequias erreguearen hamalaugarren urthean guerthatu cen Senaquerib, Asiriarren erregue, Judaco hiri hazcar gucietara igan cela eta hartu cituela.

2. Eta Asiriarren erreguec Errabsaces igorri çuen indar handitan Laquistic Jerusalemera Ecequias erreguearen gana; eta Errabsaces baratu cen gaineco arrainteguico ixtunean, bolaçainaren landaco bidean.

3. Eta haren gana ilki ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina.

4. Eta Errabsacesec erran çaroeten: Hau dio erregue handiac: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean baihaiz bermatzen?

5. Cer asmuc, edo cer indarrec ekarcen hau bihurcera? noren gainean daducac hire phesquiça, ene ganic guibelatu baihaiz?

6. Huna non Eguiptoaren gainean, kanaberazco makila hautsi horren gainean daducacan hire ustea; horren gainean bermatzen bada guiçona, escutic sorthuren çaioc eta cilhatuco cioc: horra cer den Faraon, Eguiptoco erregue, haren gainean sinheste daducaten guciençat.

Isaiasen Profecia 36