18. Lure bihotza beldurrean alhaturen da: non da guiçon escolatua? non da legueco hitzac pilatzen cituena? non da haurren irakaslea?
19. Ez duçu ikusico populu ahalquegabe, populu hizcunça gaitzecoa; haletan non ecin ardiets baiteçaçuque haren minçaia limicatua ceintan çuhurciaric ez baita.
20. Beguira çaçu Sioni, gure besta-buruetaco hiriari; çure beguiec ikusiren dute Jerusalem, egoitza aberatsa, berce nihorat ecin-eramanezco olha; eta haren ciriac ecin atheratuco dira behinere, eta haren socac ez dira trencatuco;
21. Ceren gure Jaunac han bakarric baitu erakusten bere ospagarritasuna; han, hibaien lekuac bazterrac ditu guciz çabal eta idequiac; arraularien uncia ez da handic iraganen, eta hirur lerrotaco pinaça handiac ez du trebesatuco;
22. Ecen Jauna da gure juiea, Jauna da gure leguemailea, Jauna gure erreguea: berac salbaturen gaitu.