Isaiasen Profecia 33:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz hiri, harrapacaria! Ez othe haiz heror larrutua içanen? eta hi, arbuiaria, ez othe haiz heror ere arbuiatua içanen? Hire harrapaqueriac akabatu ditucanean, heror larrutua içanen haiz; arbuiatzen unhatu haiceneco, arbuiatua içanen haiz.

2. Jauna, urrical çaquizquigu; ecen iguriqui çaitugu; goicetic içan çaite gure besoa, eta hesturaco orduan, gure salbamendua.

3. Aingueruaren oihura ihesari jo dute populuec, eta çure alchatzeari alde orotara itzuri dira jendaiac.

4. Eta çuen buluzquinac bilduac içanen dira, hala-nola bilcen baitira brucoac, brucoz cilhoac bethetzen direnean beçala.

5. Goretsia da Jauna, ceren leku goran dagoen; Jaunac Sion bethe du çucenaz eta çucentasunaz.

6. Eta fede ona içanen da çure egunetan; çuhurcia eta jaquitatea içanen dira salbamenduco aberastasunac; Jaunaren beldurra da haren ontasuna.

Isaiasen Profecia 33