1. Huna non erregue bat çucenqui erreguinatuco den, eta buruçaguiez çucentasunean erabiliren dute manamendua.
2. Eta guiçona içanen da haice-maldan eta phesiatic gueriçan jarcen dena iduri; eta erregue içanen da hala-nola ithur-urac egarrian eta guerenda gora baten itzala mortuan.
3. Ikusten dutenen beguiac ez dira lambrotuco, eta aditzen dutenen beharriac ernequi egonen dira ençuten.
4. Eta çoroen bihotza adimenduz betheco da, eta mothelen mihia çalhuqui eta garbiqui minçatuco.
5. Çoroa dena ez da guehiago deithuco buruçagui, eta jocotriatsua ez da deithuco handi.
6. Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco.
7. Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.
8. Bainan buruçaguiaren asmuac içanen dira buruçaguiari dihoazquionetaric, eta cargudunen gainean jarrico da.
9. Emaztequi aberatsac, jaiqui çaitezte, eta adi çaçue ene minçoa; nescatcha gogo sendocoac, beharrietara har çaçue ene solasa.
10. Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico.