22. Eta lohira arthiquiren ditutzu çure jaincomoldeen cilharrezco xaflac, eta çure urhezco jaincomoldearen aldagarria, eta arthiquiren ditutzu hala-nola astagaizdunaren cikinqueria. Erranen dioçute: Eguiçue camporat.
23. Eta Jaunac uria emanen diote çure eraincei, edocein lurretan eguin dituzquetzun; eta lurreco fruituetaricaco oguia içanen da guciz nasai eta goria; eta egun hartan bildotsa çabalean alhaturen da çure ontasunean.
24. Eta çure cecen eta çure astocume lurra lancen dutenec çaldarea nahasiric janen dute larrainean haiçatuac içan diren beçala.
25. Eta mendi gora eta munho gora gucien gainean içanen dira ur bicizco errecac, hilcequeta handico egunean, dorreac erorico direnean.
26. Eta ilharguiaren arguia içanen da iguzquiaren arguia iduri, eta iguzquiaren arguia çazpitan handiagoa çazpi egunen arguia beçala, Jaunac bere populuaren çauria lothu eta çauriaren sakia sendatu dituqueenean.
27. Huna Jaunaren icena urrundic heldu dela; sutan da haren sepha, eta gaitz jasaiteco; haren ezpainac gaitziduraz dira betheac, eta haren mihiac su erregarria du iduri.
28. Haren hatsac iduri du gaindica lepho erditaraino igaiten den uharra, jendaien xahutzeco, eta populuen ahoan cen errebelamenduzco muthurrecoaren trencatzeco.
29. Orduan cantica bat emanen duçue hala-nola besta sainduetsico gauean, eta çuen bihotzeco bozcalencia içanen da hala-nola Jaunaren mendira Israelgo hazcarraren gana xirola soinuz dohanaren bozcarioa.
30. Eta Jaunac adiaracico ditu bere minçoaren ospezco otsac, eta bere besoaren lazgarritasuna erakutsiren du sepharen dixiduetan, eta su erregarriaren garrac oro xahuturen ditu xirimola eta harri abarren erdian.
31. Cigorrac uquituric, Asur ikaran egonen da Jaunaren solasari.
32. Eta cigorra haren gainean gogortuco da; haren gainean baratuco du Jaunac atabala eta guitarra otsez; eta guerla handitan xahutuco ditu Asiriarrac.
33. Aspaldi du ecen Topheth xuxendua dagoela; erreguec xuxendu du, barna eta çabalic. Sua eta egurqueta handi bat içanen da haren hazcurria; Jaunaren hatsac kaldatuco du sufrezco uharrac beçala.