15. Certaco derabilcaçue oin-pean ene populua, eta uspelcatu ditutzue beharren beguitharteac? dio Jaunac, armadetaco Jaincoac.
16. Eta Jaunac erran du: Siongo alabac ceren diren hantu, ceren buruac goraric diren ibili, ceren begui keinuca çabilçan, ceren escu-çaflaca hari ciren, ceren haiçatuqui diren ibili, ceren aphainduz eguin duten urhatsa,
17. Jaunac karçoilduren du Siongo alaben cascoa, Jaunac biphilduco du hequien ilea.
18. Egun hartan Jaunac kenduco diozcate oinetacoen edergailuac eta ilharguixcac,
19. Gatheac, sareac, escumuturrecoac eta burucoac,
20. Ileetaco eta çangarretaco lokarriac, gathetto eta balsamunciac, eta beharrietacoac,
21. Erreztunac eta belharraren gainera dilindan dituzten harri baliosac,
22. Aldatzeco soinac, soingainecoac, belac eta orratzac,
23. Mirailac, athorrac, xingolac eta capac;
24. Eta usain goxoaren orde, urrin tzarra içanen dute; eta hequien guerricoaren orde, soka bat; eta ile cuscuilatuen orde, karçoiltasuna; eta bulhargainecoaren orde, çurdatza.
25. Çuen guiçonic ederrenac ere ezpataren azpira, eta hazcarrac guduan erorico dira.