9. Nori erakutsico dio Jaunac jaquitatea? nori ardietsaraciren dio bere hitza? Esnetic higüindu berriei, bulharretic higüindu haurrei.
10. Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen.
11. Alabainan berce moldez, berce hizcunça batean minçatuco da Jauna populu harri,
12. Ceinari erran içan baitio: Hau da ene phausua; medearaz çaçue nekatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi içan ençun.
13. Eta hau içanen da hequiençat Jaunaren hitza: Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditecen, eta guibelaren gainera eror ditecen, eta lehertuac içan ditecen eta artean sar eta atzemanac içan ditecen.
14. Hargatic adi çaçue Jaunaren hitza, guiçon trufari, Jerusalemeco ene populuaren gainean nausi çabilçatenac.
15. Erran duçue ecen: Batasun eguin dugu herioarequin, patu hartu dugu ifernuarequin. Uharra beçala iraganen denean içurria, ez da gure gainera helduco; ceren gueçurraren gainean eçarri baitugu gure phesquiça, eta gueçurraren maldan gare.
16. Horren gatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non Sionen asentuetan eçarcera nohan harri bat, harri frogatua, izquina harria, baliosa, asentuan asentatua. Sinhetsico duena, ez bedi lasterrez abia.
17. Eta phisu çucenean eçarrico dut ene juiamendua, neurri çucenean ene justicia; eta harriac xahutuco du gueçurraren gaineco phesquiça, eta uharrac goanen dira haren gueriçaren gainetic.
18. Eta iraunguico da çuen batasun herioarequilacoa, eta ifernuarequilaco çuen patuac ez du iraunen; uharra beçala iraganen denean içurria, haren azpian ambilduac içanen çarete.
19. Noiz-nahi iragan dadien, eramanen çaituztete; ecen goicean goicic iraganen da, gau eta egun baratu gabe; eta gaztigua içanen da bakarric aditua ardietsaracico darotzuena;
20. Ecen ohea hain da hersia, non bi guiçonetaric bat erorico baita, eta estalguia hain laburra non bia ecin estal baitetzazque.
21. Alabainan Jauna jarrico da beihala barraiamenduco mendian beçala; samurtuco da hala-nola berce orduz Gabaonen den haranean; eguitecotzat bere lana, bere lan arrotza; eguiteco bere lana, arrotz çaioen lana.
22. Eta orai berautzue trufa, beldurrez-eta tinca ditecen çuen lokarriac; ecen armadetaco Jainco Jauna ganic ençun dut, mozquin eta xahupen baten eguitera dihoala lur guciaren gainean.
23. Beharria emoçue ene minçoari eta adi çaçue; çaudezte erne eta ençun çaçue ene solasa.