Isaiasen Profecia 28:22-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta orai berautzue trufa, beldurrez-eta tinca ditecen çuen lokarriac; ecen armadetaco Jainco Jauna ganic ençun dut, mozquin eta xahupen baten eguitera dihoala lur guciaren gainean.

23. Beharria emoçue ene minçoari eta adi çaçue; çaudezte erne eta ençun çaçue ene solasa.

24. Egun gucian laboraria iraulcen hari othe da eraitecotzat? bethi mokor jotzen eta haitzurcen hari othe da bere lurrean?

25. Haren gaina bardindu duenean, ez othe du eraiten sugue-ilharra, eta cumina ixurcen; eta ez othe ditu aldizca eta cein bere toquian eçarcen oguia, garagarra, artho-xehea eta xinguila?

26. Jaincoac ematen dio jaquitatea, eta harec arguitzen du.

27. Ecen sugue-ilharra ez da burdinazco horcequin bihitzen, eta orga-arroda ez da cuminaren gainean inguruca ibilcen; bainan sugue-ilharra çaharoarequin jotzen da, eta cumina makilarequin.

28. Oguia ordean xehatzen da; bainan bihitzaileac ez du bethi bihituco, ez-eta orgac arroden azpian erabilico, ez-etare bere burdin horcequin xehatuco.

29. Eta hori armadetaco Jainco Jauna ganic atheratu da, ederretsarazteco haren asmuac eta handietsarazteco haren çuhurcia.

Isaiasen Profecia 28