Isaiasen Profecia 27:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Egun hartan arno oneco mahastiac cantaturen ditu Jaunaren laudorioac.

3. Ni naiz Jauna, hura çaincen dudana; maiz urztatuco dut; beldurreceta bidegaberic eguin dioçoten, çaincen dut gau eta egun.

4. Sepharic ez da ene baithan: nor abiatuco da elhorria eta lapharra beçala ene sistatzen? Oinen azpian ibilico dut eta hambatequin su emanen diot.

5. Ala hobequi iduquiren du ene indarra? Baquea eguin beça enequin, baquea enequin eguin beça.

6. Jacobi oldar eguitera heldu direnen gatic, Israel loratuco da eta aldascatuco, eta haren haciaz betheco dute lurraren gaina.

7. Jaincoac jo othe du hura etsaiac jotzen çuen beçala? edo Israel hila içan othe da, hari hilca hari citzaioena beçala?

8. Çutaz iraicia içan denean, Jauna, neurriz bere hobenen arabera juiatu duçu. Bere sepha gogorraren eztitzera hari cen Jauna, su guehienic çuen orduan ere.

9. Horreletan aria hortaz Jacoben etcheari barkatua içanen çaio bere bekatua; eta hori gucia içanen da haren bekatuaren kenceco, aldareco harri guciac eçarrico dituenean herrausten den harria beçala xehacaturic, lucuac eta temploac lurrerat arthiquiac içanen direnean.

Isaiasen Profecia 27