Isaiasen Profecia 25:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Beroac egarriaz beçala, hecico duçu arrotzen oldarra; eta iharraracico duçu hazcarren gandoa, hedoi erretzen duen baten azpian beroaz beçala.

6. Eta armadetaco Jaunac mendi haren gainean populu guciei eguinen diote barazcari goço bat, arnozco besta bat, haragui gori eta guicen, arno iragacizco besta bat.

7. Eta mendi hartan trencaturen du populu gucien gainera estecatua den gathea, eta jendaia gucien gainera irazquia den sarea.

8. Herioa bulkaturen du behin-bethico; Jainco Jaunac nigarra kenduco du beguitharte gucietaric, lur gucitic kenduco du bere populuaren laidoa; ecen Jauna da minçatu.

9. Eta egun hartan erranen du haren populuac: Huna gure Jainco hura; iguriqui dugu, eta salbaturen gaitu; hau da gure Jaun hura; iguriqui dugu, eta bozturen eta jaucico gare hunen ganicaco salbamenduan;

10. Ecen mendi haren gainean phausaturen da Jaunaren escua; eta haren azpian lehertua içanen da Moab, lastoa orguen azpian xehatzen den beçala.

11. Eta haren azpitic hedaturen ditu escuac, iguericariac ericatzeco hedatzen dituen beçala; Jaunac aphalduren du haren ospea, bere escuetan purçupilatuz beçala.

12. Eta hire harrasi goretaco hazcargailuac erorico dituc; arthiquiac eta lurrerat eragotziac içanen dituc herraustuac içan arteo.

Isaiasen Profecia 25