Isaiasen Profecia 24:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta lurra içurriztatua da hartan daudecenez; ceren hautsi baitituzte legueac, çucena aldatu, urratu bethiereco patua.

6. Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti.

7. Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude.

8. Baratu da atabalen harrabotsa, guelditu bozten cirenen oihua, ixildu guitarraren ots goçoa.

9. Ez dute guehiago cantuz edanen arnoric; edaria karats içanen da edanen dutenençat.

10. Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen.

11. Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic.

12. Hirian guelditu da bakartasuna, çorigaitzac joco ditu atheac;

13. Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac.

14. Hequiec alchaturen dute boça eta cantaturen dituzte laudorioac; Jauna goretsia içanen denean, irrincinaca joco dute itsasotic.

15. Hargatic ospa çaçue Jauna çuen çuhurtasunaz; gorets çaçue itsasoco irletan Israelgo Jainco Jaunaren icena.

16. Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute.

Isaiasen Profecia 24