Isaiasen Profecia 24:13-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac.

14. Hequiec alchaturen dute boça eta cantaturen dituzte laudorioac; Jauna goretsia içanen denean, irrincinaca joco dute itsasotic.

15. Hargatic ospa çaçue Jauna çuen çuhurtasunaz; gorets çaçue itsasoco irletan Israelgo Jainco Jaunaren icena.

16. Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute.

17. Laztura, cilhoa eta artea hiretzat, lurrean hagoena.

18. Eta hau guerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea cilhora erorico da; eta cilhotic itzurico dena, artean içanen da atzemana; ceren ceru goretaric idequiac baitira ur-jauciac eta iharrosiac içanen baitira lurraren asentuac.

Isaiasen Profecia 24