Isaiasen Profecia 23:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Horra Caldearren lurra; ez da içatu holaco populuric; Asurrec arthiqui cituen horgo asentuac; gathibu eraman dituzte horgo hazcarrac, jauçaraci dituzte horgo etcheac, eta bere lurrera dute eragotzi.

14. Orrobia eguiçue, itsasoco unciac, ceren xahutua baita çuen indarra.

15. Eta hau içanen da egun hartan: Ahancia içanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, erregue baten egunac neurtuac diren beçala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrençat içanen du lilitchoaren cantua beçalaco bat.

16. Har çan guitarra, eguiçan hirico ingurua, lilitcho ahanzterat utzia; canta çan ongui, errepica cantua, hitaz orhoit dadien norbait.

17. Eta hau içanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna ethorriren da Tirren ikustera, eta bere irabacietara bihurraracico du; eta Tir berritan limburturen da ororen aitzinean lurreco erresuma guciequin.

Isaiasen Profecia 23