6. Eta Elamec hartu du gueci-uncia, çaldizcoaren orga-lasterra, eta erredolac biluci du harrasia.
7. Eta hire haran hautac orga-lalerrez içanen dira betheac, eta hire athean jarrico ditun çaldizcoac.
8. Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea.
9. Ikusiren ditutzue Dabiden hirico urradurac cembat diren uso; eta bilduren ditutzue behereco arrainteguico urac.
10. Eta kondatuco ditutzue Jerusalemgo etcheac, eta etche urratzen harico çarete harrasiaren hazcarceco.
11. Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico.
12. Egun hartan armadetaco Jainco Jaunac bere populua deithuco du nigar-deithoreetara, ileen murriztera eta çakuaren jaunztera.
13. Eta huna bozcario eta jauciac, aratche eta ahari hilceac, haragui jateac eta arno edateac. Jan eta edan deçagun, ecen hilen gare bihar.
14. Eta armadetaco Jaunaren minçoa aguertu da ene beharrietara: Barkatzen badarotzuet tzarqueria hori hil çaitezten arteo, dio armadetaco Jainco Jaunac.
15. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Çoaz, sar çaite tabernaclean egoten dena gana, Sobna gana, ceina temploaz baita cargutua, eta erranen dioçu:
16. Cer hari çare hemen, edo nor beçala çare hemen, çuc hemen eguin baituçu çuretzat hobi bat, leku goran artharequin harguindu baituçu orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat çuretzat?
17. Huna non Jaunac eramanaciren çaituen, oilar bat eramaten den beçala, eta eramanen çaitu hala-nola aldagarri bat.