1. Çorigaitz lurrari, hegalez harrabots eguiten duenari, ceina Ethiopiaco ibaiaz haindian baita,
2. Ceinac igorcen baititu bidalquinac itsasuz, eta uren gainean ihizco uncitan! Çoazte, aingueru çalhuac, ethendua eta erdiratua den jendaqui baten gana; populu ikaragarri baten garna, hura baino lazgarriagoric ez baita; iguri dagoen eta oincatua den jendaia baten gana, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra.
3. Munduco egoiliar, lurrean çaudezten guciac, eçagutzaria alchatua içanen denean mendien gainean, ikusiren duçue, eta ençunen turutaren durrundac;
4. Ceren hau baiterrat Jaunac: Phausaturen naiz, eta ene lekuan beguira egonen, egüerdico argui çoharra iduri, eta ihincezco lanhoa uztaroan beçala.
5. Alabainan aroa baino lehen loratu da mahats gucia; cirthoinduco da, eta ez onduco; pudac ebaquiren ditu aihenac; eta utzi dituzqueenac, moztuac eta arthiquiac içanen dira.