Isaiasen Profecia 16:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ecen Hefebongo hiripeac mortu bilhacatuac dira, eta jendaietaco buruçaguiec ebaqui dute Sabamaco mahastia: hartaco aihenac Jacerteraino helduac dira, mortuan barraiatuac dira; hartaco gandoac utziac içan dira, iragan dute itsasoa.

9. Hargatic Jacerrequin nigarretan deithoratuco dut Sabamaco mahastia; ene nigarrez mainhaturen çaituztet, Hefebon eta Eleale, ceren çuen mahasti eta uzten gainera atheratu baita oincatzaileen izcola.

10. Jauci, bozcarioac iraicico dira Carmeldic; bozcario, jauciric ez da mahastietan içanen; mahatsa lehercen ohi çuenac ez du lacoan arnoric oincaturen: oincatzaileei kendu diotet oihua.

11. Hargatic ene barneac Moaben gainean adiaracico ditu guitarraren crincac beçala, eta ene bihotzac deithoraturen du adrailu errezco harrasia.

12. Eta hau guerthaturen da: eçagun içanen denean Moab nekatu dela bere leku goretan, othoitz eguitera sarthuren da bere sainduteguietara; eta baliaturen ez da.

13. Horra Jaunac Moabi aspalditic erran içan daroen hitza.

14. Eta orai Jauna minçatu da, dioelaric: Sariçaleac urthe-burua berecia duen beçala, hirur urthuren buruan Moaben ospea kendua içanen da haren populu handiaren gainetic, eta gueldituren da aphur eta ttipi, eta ez da berhaturen.

Isaiasen Profecia 16