Isaiasen Profecia 16:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna, bidal çaçu bildots lurreco nausia, mortuco harritic, Siongo alabaren mendira.

2. Eta hau içanen da: Nola ihes dihoan xoria eta ohancetic hegaldatzen diren umeac, hala içanen dira Moabeco alabac Arnongo iragaitzan.

3. Moab, har çac conseilu, bilçar eguic; gaua beçala eçar çac hire itzala egüerditan; itzuri direnac gorde çatzic, eta ez sal ihesca dabilçanac.      

4. Ene ihesliarrac hire baithan egonen dituc. Moab, içan hadi hequien gordegailu xahutzailearen aitzinetic; herrautsa iraungui, gaixtaguina eceztatu eta lurraren oincatzailea sunsitu da.      

Isaiasen Profecia 16