1. Moaben desmasia. Gabaz xahutua içan da Ar Moabena, eta ixildu da; gabaz eragotzia içan da Moaben harrasia, eta ixildu da.
2. Etchea eta Dibon-munhoetara igan dira, Naboren eta Medabaren gainean deithoratzeco. Moabec eguin du marrasca; haren baithan, buru guciac larrutuac, biçar guciac murriztuac dira.
3. Çakuac soinean dabilça hango carriquetan; hango hegaztegui gainetan eta placetan, marruma nigarretara jausten da.
4. Hefebonec eta Elealec eguinen dute heiagora, Jasaraino agueri da hequien marrasca. Moaben guerlariac hortaz egonen dira orrobiaca, eta haren arimac bere buruari eguinen dio orrobia.
5. Ene bihotza oihuz dago Moabi; ihes doha Segorreraino, hirur urthetaco miga hartaraino; Luitheco patarra nigarrez igaiten du, eta Oronaimgo bidean arthiquitzen ditu atsecabezco marrascac.
6. Mortu eguinen dira Nemrimgo urac, ceren ihartu baita belharra, iraungui sorhoa, hil berdagailu gucia.