1. Babilonaren desmasia, Isaiasec, Amosen semeac ikusia.
2. Mendi hedoitsuaren gainean gora çaçue eçagutzaria; alcha çaçue minçoa, gora escua, eta atheetan sar beitez aitzindariac.
3. Manatu ditut ene sainduetsiac, eta ene sephan deithu ditut ene hazcarrac, bozcarioz ene ospean jauzten direnac.
4. Mendietan agueri da ostearen haroa, populu-murruen burrumba iduri: hori da erregueen eta jendaia bilduen harramança. Armadetaco Jaunac manatu ditu guerlaco guiçonac,
5. Urrungo lurretaric, orciaren berce burutic heldu direnac. Huna Jauna eta haren hasarrearen tresnac, lur guciaren xahutzerat abian.
6. Marruma eguiçue; ecen hurbil da Jaunaren eguna; heldu da, desmasia Jauna ganic beçala.