30. Galimgo alaba, eguiçan marruma; atzar, Laisa, eta hi, Anathoth gaixoa.
31. Medemenac ihesari jo du: Gabimdarrac, eguiçue bihotzez.
32. Eguna da oraino Nobera helceco: dardaraturen du bere escua Siongo alabaren mendiaren eta Jerusalemgo munhoaren gainera.
33. Bainan Jaunac, armadetaco Jaincoac puscaturen du lurrezco uncia lazturaren erdian; larria içanen da arraildua, handia aphaldua.
34. Haizcoraz ebaquiac içanen dira oihan belçac, eta Liban erorico da bere çuhaitz luceequin.