Isaiasen Profecia 10:10-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Nola ene escuac atzeman baititu idolen erresumac, hala eramanen ditu Jerusalemdic, eta Samariatic hango jaincomoldeac.

11. Samariari eta haren idolei eguin diotedana, ez othe diotet eguinen Jerusalemeri eta haren jaincomoldeei?

12. Bainan Jaunac bere eguitecoac akabatu dituqueenean Siongo mendian eta Jerusalemen, hau içanen da: Asurgo erregueren bihotz hantuaren fruitua ikusiren dut; ethorriren naiz haren begui harroen buruiopearen gainera;

13. Erran du ecen: Ene besoaren indarraz eguin dut; ene çuhurciaz arguitu naiz; populuen artetic kendu ditut mugac; larrutu ditut hequien buruçaguiac; eta gora jarcen cirenac, ene ahalaz beheiti herrestatu ditut.

14. Ene escuac populuen indarra atzeman du xori ohance bat beçala; eta nola bilcen baitira nombait utziac diren arrolceac, hala bildu dut nic batera lurra oro; eta nihor ez da içan hegal bat higuitu, ahoa idequi, heiagora bat eguin duenic.

15. Haizcora handitzen othe da hartaz ebaquitzen hari denaren contra, edo cerra alchatzen othe da hura erabilcen duenaren contra? Orobat laiteque baldin cigorra jaiquitzen balitz hura alchatzen duenaren contra, edo makila jaiquitzen balitz, nahiz ez den egur bat baicic.

16. Hargatic Jaunac, armadetaco Jaincoac ihardura igorriren du Asurren gorietara; eta haren ospearen azpian biztuco da su bat suco garra beçala erretzen harico dena.

17. Eta su hartan içanen da Israelgo arguia, eta garrean Israelgo saindua; eta sutan jarrico eta iretsiac içanen dira egun batez Asurren elhorriac eta laharrac.

18. Eta haren oihaneco eta haren Carmeleco ospea, arimatic heçurretaraino iretsia içanen da, eta bera ikara gorrian ihes ibilico.

19. Eta haren oihaneco egur-ondarrac, beren gutiaren gatic kondaturen dira, eta haur batec iscribatuco ditu.

20. Eta guerthatuco da egun hartan, Israeldic guelditu eta Jacoben etchetic itzuri direnec ez dutela bermatzerat eguinen beren joilearen gainean, bainan cinqui bermaturen direla Jaunaren, Israelgo sainduaren gainean.

21. Ondarrac bihurturen dira, Jacoben ondarrac, diot, Jainco hazcarra gana.

22. Ecen baldin çure populua, oi Israel, itsasoco legarra beçala balitz ere, hartaco ondarrac dira bihurturen; eta ondar guti harec jabalduren du Jaincoaren justicia.

23. Alabainan Jaunac, armadetaco Jaincoac lurraren erdian eguinen du xahupen eta gutitze handi bat.

24. Horren gatic hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Ene populu Sionen çaudecena, ez içan Asurren beldur; çaharoaz joco çaitu, eta Eguiptoco bidean bere makila alchatuco du çure gainera.

25. Oraino aphur bat, oraino guti bat, eta ene gaitzidurac eta ene sephac gaindi eguinen dute haren gaixtaquerien gainera.

26. Armadetaco Jaunac haren gainera alchaturen du açotea, hala-nola Madiani eguin içan baitzaroen Orebeque harrian, eta bere çaharo hura alchaturen du Eguiptoco bidean, beihala itsasoaren gainera eguin çuen beçala.

27. Eta hau guerthaturen da egun hartan: Asurren hazta kendua içanen da çure sorbaldetaric, eta haren uztarria çure lephotic, eta uztarria ustelduren da olioric gabe.

Isaiasen Profecia 10