Isaiasen Profecia 1:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Jaunaren hitza adi çaçue, Sodomaco buruçaguiac; Gomorhaco populua, beharriaz ardietsac gure Jaincoaren leguea.

11. Cer çait niri çuen bitimaqueta? dio Jaunac. Bethea naiz; ez dut nahi çuen aharien holocaustaric, ez abereen bilgorric, ez aratcheen odolic, ez-eta bildots eta akerrenic.

12. Ene aitzinera ethorri çaretenean, norc halacoric galdatu içan du çuen escuetaric, çuec ibilceco ene lorioetan?

13. Guehiago ez escaint sacrificio alferric; hatsgarri çait isensua; ecin jasan detzazquet ilhargui berri, larumbat eta berce bestac; tzarqueriaz betheac dira çuen bilkuac.

14. Ene arimac hastiatu ditu çuen hilabetheco lehen egunac eta çuen besta-buruac; gaitzigarri çaizquit bilhacatu; lan içatu dut hequien jasaiten.

15. Eta escuac hedatuco ditutzuenean, çuen ganic bazterturen ditut beguiac; eta othoizca harico çaretenean, ez dut ençunen; ecen çuen escuac odolez dira betheac.

16. Garbi, xahu çaitezte; ene beguien aitzinetic ken çaçue çuen gogoeten tzarra; bara çaitezte gaixtoqui ibilcetic.

17. Ikasaçue ongui eguiten, bilha çaçue çucentasuna, ehoa dagoenari lagunça ekarroçue, umeçurçari çucembidea bihur, çaint alharguna.

Isaiasen Profecia 1