Hebrearrei 11:14-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ecen gauça hauc erraiten dituztenéc, claroqui eracusten dute ecen bere herriaren ondoan dabiltzala.

15. Eta segur, baldin harçaz orhoit içan balirade ceinetaric ilki içan baitziraden, itzultzeco dembora baçuten:

16. Baina orain hobeagobat desiratzen duté, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzayó laido hayén Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat.

17. Fedez offrenda ceçan Abrahamec Isaac, enseyatu içan cenean, eta seme bakoitza offrenda ceçan, promessac recebitu vkan cituenac:

18. (Ceini erran içan baitzayón, Isaactan deithuren çaic hacia)

19. Estimaturic ecen Iaincoac hiletaric-ere resuscita ahal leçaquela: nondic are hura conformitatez recruba baitzeçan.

20. Fedez, ethorteco ciraden gaucéz benedica citzan Isaac-ec Iacob eta Esau.

21. Fedez, Iacob-ec hiltzean Iosephen semetaric batbedera benedica ceçan: eta adora ceçan bere makila buru gainean bermaturic.

22. Fedez, Iosephec hiltzean eguin ceçan mentione Israeleco haourrén ilkiteaz: eta bere heçurréz manamendu eman ceçan.

23. Fedez, Moyses sorthu içan cenean, gorde içan cen bere ahaidéz hirur hilebethez, ceren haour ederra baitzacussaten, eta ezpaitziraden beldur Regueren ordenançaren.

24. Fedez, Moysesec ia handituric refusa ceçan Pharaoren alabaren seme deithu içatera:

25. Hautatzenago çuela Iaincoaren populuarequin affligitu içatera, ecen ez dembora guti batetacotz bekatuzco atseguinén vkaitera:

26. Abrastassun handiago estimaturic Christen iniuriá, ecen ez Egypten ciraden thesaurac, ecen recompensara beha cegoen.

27. Fedez vtzi ceçan Egypte, Regueren hiraren beldurric gabe: ecen inuisible dena ikusten balu beçala, fermu eduqui ceçan.

28. Fedez eguin citzan Bazcoa eta odol issurtzea: lehen sorthuac deseguiten cituenac, hec hunqui ezlitzançát.

29. Fedez iragan ceçaten itsas gorria leyhorrez beçala: cein gauça enseyaturic, Egyptianoac hundatu içan baitziraden.

30. Fedez Ierichoco murruac eror citecen, çazpi egunez inguratuac egonic.

31. Fedez, Rahab paillardá etzedin gal incredulequin batean, espiác baquerequin ostatuz recebitu vkan cituenean.

32. Eta cer erranen dut guehiago? ecen dembora faltaturen çait, contatu nahi badut Gedeonez, eta Barac-ez, eta Samsonez, eta Iephthez, eta Dauid-ez, eta Samuelez, eta Prophetez:

33. Ceinéc fedez combatitu vkan baitituzte resumác, fedez eguin vkan duté iustitia obtenitu vkan dituzte promessac, boçatu lehoinén ahoac,

34. Iraungui suaren indarra, itzuri içan çaizte ezpata ahoey, sendo eguin içan dirade erietaric, borthitz eguin içan dirade guerlán, estrangerén campoac ihessitan irion dituzté,

Hebrearrei 11