Hebrearrei 10:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta testificatzen draucu Spiritu sainduac berac-ere: ecen aitzinetic erran duenaz gueroz,

16. Haur da egun hayén ondoan hequin eguinen dudan alliançá, dio Iaunac, Emanen ditut neure Legueac hayén bihotzetan, eta hayén adimenduetan hec ditut scribaturen:

17. Eta hayen bekatuéz eta iniquitatéz ez naiz guehiagoric orhoit içanen.

18. Bada gauça hauen barkamendua den lekuan, ezta guehiago oblationeric bekatuagatic.

19. Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz,

20. Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, veláz, erran nahi baita, bere haraguiaz:

21. Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic:

22. Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

23. Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena)

24. Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco:

25. Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura.

26. Ecen baldin iaquiara bekatu badaguigu eguiaren eçagutzea recebituz gueroztic, ezta guehiago sacrificioric bekatuacgatic guelditzen:

27. Baina iudicioaren beguira egoite terriblebat, eta suaren furia aduersarioac iretsiren dituen-bat.

Hebrearrei 10