Filipoarrei 2:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.

3. Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.

4. Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.

5. Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.

6. Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:

8. Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.

9. Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic:

10. Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát:

Filipoarrei 2