3. Ecic herrialdeetaco juie, buruçagui, aitzindari, eta lekuetan eta lanetan cerbait cargu çuten guciec alchatzen cituzten Juduac Mardoqueoren beldurrez,
4. Ceina jaureguico buruçagui eta ahal handitan cela eçagutu baitzuten. Haren icenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotic ahora cihoan.
5. Hargatic Juduec sarrasqui handiz jo cituzten beren etsaiac, eta hil cituzten, hequiei bihurtuz heriotze bat ceina berei emateco bideac hartu baitzituzten;
6. Hambatetaraino non Susanen berean hil baitzituzten borz ehun guiçon, eta berçalde Aman Agagtar Juduen etsaiaren semeac, ceinen icenac hauquiec baitira:
7. Pharsandatha, Delpbon, Esphatha,
8. Phoratha, Adalia, Aridatha,
9. Phermestha, Arisai, Aridai eta Jeçatha.
10. Hequiec hil ondoan, etzuten hequien içanetaric harrapaquinic uquitu nahi içan.