Esther 9:24-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Ecen Amanec, Amadathiren seme, Agaguen odolecoac, Juduen etsai eta ixterbeguiac, gaizquia hequien contra burutan hartu çuen hequien hilceco eta xahutzeco, eta arthiqui çuen phurra, gure minçaian çortea deitzen dena.

25. Bainan guero Esther sarthu cen erregueren aitzinera, othoizten çuelaric Amanen eguinahalac urmariatuac içan citecen erregueren gutun batez, eta Juduen contra asmatu çuen gaizquia bihur cedin haren beraren buruaren gainera. Eta azquenecotz bera eta bere semeac içan ciren gurutzeari lothuac.

26. Eta ordudanic egun hequiec deithuac içan ciren phurim, erran nahi da çortetaco egunac, ceren phurra, erran nahi da çortea, arthiquia içan baitzen uncira. Eta guerthatu ciren guciac dira iduquiac gutunetan, erran nahi da Mardoqueoren liburu huntan.

27. Juduec berençat, beren ondocoençat eta beren erliyioneari batu nahi içan ciren guciençat erabaqui çuten orduan jasan eta guero gambiatuac içan ciren gucien orhoitzapena, nihor etzadiençat haiçu içan egun hequiec bestatu gabe iragaitera, liburu hunec lekucotasun ematen duen beçala, eta urtheac urthea ekarcen duelaric, bethi eguiten den beçala.

Esther 9