2. Eta bildu ciren hiri, herri eta leku gucietan, escuaren hedatzeco beren etsai eta jaçarleen gainera. Eta nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, ceren hequien handitasunaren beldurrac hartu baitzituen populu guciac;
3. Ecic herrialdeetaco juie, buruçagui, aitzindari, eta lekuetan eta lanetan cerbait cargu çuten guciec alchatzen cituzten Juduac Mardoqueoren beldurrez,
4. Ceina jaureguico buruçagui eta ahal handitan cela eçagutu baitzuten. Haren icenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotic ahora cihoan.
5. Hargatic Juduec sarrasqui handiz jo cituzten beren etsaiac, eta hil cituzten, hequiei bihurtuz heriotze bat ceina berei emateco bideac hartu baitzituzten;