2. Ethorri ciren leku hartara, ceintan iscribatua baitzen nola Mardoqueoc aguertu cituen Bagathan eta Phares ebaquien celatac, erregue Asuero hil nahi çutenenac.
3. Erreguec aditu çuenean hori, erran çuen: Cer ohore eta sari içan ditu Mardoqueoc horrelaco fideltasunaren ariaz? Bere cerbitzariec eta ministroec ihardetsi çaroten: Ez du sariric batere içatu.
4. Eta erreguec erran çuen berehala: Nor da ezcaratzean? Ecic Aman erregue etcheco ezcaratz barnecoan sarthua cen, erregueri burutan emateco mana ceçan Mardoqueo urkatua içan cedin harençat xuxendua cen habetic.
5. Sehiec ihardetsi çuten: Aman da ezcaratzean. Eta erreguec erran çuen: Sar bedi.
6. Eta Aman sarthu cenean, erran çaroen: Cer eguin behar çaio erreguec ohoratu nahi duen guiçonari? Amanec aldiz, bere bihotzean eguinez eta ustez bera baicic nihor etzela berceric erreguec ohoratu nahi çuqueenic,
7. Ihardetsi çuen: Erreguec ohoratu nahi duen guiçona,
8. Erregue soinecoz içan behar da jauncia, eta eçarria erregueren azpian ibilcen den çaldi baten gainean, burura harturic erregue-diadema;
9. Erregueren aitzindari eta buruçaguietaric lehembicicoac atchic beça haren çaldia, eta hirico plaça gaindi goanez, oihu eguin eta erran beça: Hunela içanen da ohoratua erreguec ohoratu nahico duena.
10. Eta erreguec erran çaroen: Higui çaite, eta soina eta çaldia harturic, erran duçun beçala eguioçu Mardoqueo Juduari, jaureguico athean jarcen denari. Berautzu erran ditutzun gucietaric deusere ahanztetic.