1. Erreguec gau hura iragan çuen loric gabe, eta manatu çuen ekar cetzoten iragan demboretaco istorioac eta urthe-guerthacariac. Haren aitzinean iracurcen cituztelaric,
2. Ethorri ciren leku hartara, ceintan iscribatua baitzen nola Mardoqueoc aguertu cituen Bagathan eta Phares ebaquien celatac, erregue Asuero hil nahi çutenenac.
3. Erreguec aditu çuenean hori, erran çuen: Cer ohore eta sari içan ditu Mardoqueoc horrelaco fideltasunaren ariaz? Bere cerbitzariec eta ministroec ihardetsi çaroten: Ez du sariric batere içatu.
4. Eta erreguec erran çuen berehala: Nor da ezcaratzean? Ecic Aman erregue etcheco ezcaratz barnecoan sarthua cen, erregueri burutan emateco mana ceçan Mardoqueo urkatua içan cedin harençat xuxendua cen habetic.
5. Sehiec ihardetsi çuten: Aman da ezcaratzean. Eta erreguec erran çuen: Sar bedi.