Esther 4:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Mardoqueoc jaquin çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta çaku bat jaunci çuen, burua hautsez estalcen çuelaric; eta hirico plaçaren erdian deihadarca haritzen cen, erakutsiz bere bihotzeco atsecabea,

2. Eta jaureguico atheraino ethorriz marrascaca; ecic etzen haiçu erregueren ezcabatzera sarcea çakua jauncia çuenic.

3. Herrialde gucietan ere, hirietan eta berce lekuetan, ceinetara heldu içan baitzen erregueren manu odolezcoa, heiagora handiac, barurac, marrascac eta nigarrac ciren Juduen artean, eta hainitzec çakua eta hautsa cituzten ohetzat.

4. Bada Estherren nescatchac eta ebaquiac sarthu ciren eta eman çaroten berria. Hori aditzearequin, laztu cen. Aldagarri bat igorri çaroen Mardoqueori, jaunz ceçan çakua kenduric; bainan etzuen nahi içan.

Esther 4