10. Jendaien ahoaren idequitzecotzat, jaincoaiçunen indarraren laudatzeco, eta haraguizco erregue bat bethi gucian espantatzeco.
11. Ez eman, Jauna, ezdeus batzuei çure manamenduco makila, gure galçapenari irri eguin dioçoten beldurrez; bainan hequien gainera bihurraraz çaçu hequien asmua, eta galaraz çaçu gure lehercen hasi dena.
12. Gutaz orhoit çaiteci, Jauna; çure burua aguer diçaguçu gure hesturaco orduan, eta gothor neçaçu, Jauna, jaincoen eta ahal ororen erreguea.
13. Beharbeçalaco solasac eçar çatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean, eta aihercundetara bihurraraz çaçu haren bihotza gure etsaiaren contra, hau bere eta hunequilaco guciac galduac içan ditecen batean.