9. Joaben umeetaric, Obedia, Jahielen semea, eta harequin berrehun eta hemeçorci guiçon;
10. Selomithen umeetaric, Josphiasen semea, eta harequin çorcitan hogoi guiçon;
11. Bebairen umeetaric, Çacarias, Bebairen semea, eta harequin hogoi eta çorci guiçon;
12. Azgaden umeetaric, Johanan, Eccetanen semea, eta harequin ehun eta hamar guiçon;
13. Adonicamen umeetaric, azquen cirenac eta huna hequien icenac: Elipheleth, Jehiel eta Samaias, eta hequiequin hirur hogoi guiçon;
14. Begüiren umeetaric, Uthai eta Çacur, eta hequiequin hirur hogoi eta hamar guiçon;
15. Bada, bilaraci nituen Ahabaco alderat dihoan hibaiera, eta han egotu guinen hirur egun; populuan eta aphecetan bilhatu nuen Lebiren semeetaric, eta hequietaric ez nuen han kausitu.
16. Hargatic igorri nituen Eliecer, Ariel, Semeia, Elnathan, Jarib, berce Elnathan, Nathan, Çacarias, eta Mosolam buruçaguiac, eta Joiarib eta Elnathan guiçon çuhurrac;
17. Igorri nituen Edo gana, ceina lehembicicoa baitzen Casphiaco lekuan, eta ahoan eçarri narozquioten Edori eta haren anaia Nathindarrei erran behar çarozquioten solasac Casphiaco lekuan, gutara erakarceco gare Jaincoaren etcheco cerbitzariac.
18. Eta gure gainean cen gure Jaincoaren escu lagungarriaren bidez, gutara erakarri cituzten guiçon bat guciz jaquina Moholiren semeetaric, Moholi baitzen Lebiren seme eta Lebi Israelena; eta Sarabia eta haren hemeçorci seme eta anaia;
19. Eta Hasabias, eta harequin Isaias Merariren umeetaric eta haren hogoi anaia eta seme;
20. Eta Nathindarretaric, Dabidec eta aitzindariec lebitarren cerbitzuco eman cituztenetaric, berrehun eta hogoi guiçon; hequiec guciac beren icenez deitzen ciren.
21. Eta han, Ahabaco ur-bazterrean, barur bat oihu eguin nuen, atsecabetan eman guintecen gure Jainco Jaunaren aitzinean, eta makurric gabeco bide bat galda guineçan haren ganic guretzat, gure seme eta içate guciarençat.