17. Erreguec hitz hau bidali çaroeten Erreum Beelteemi, Samsai iscribauari eta Samariaco berce egoiliar bilçarreco cirenei, eta hibaiaz hunaindico gaineracoei, agur eta baque igorriz:
18. Çuec bidali iratchiquipena, gora iracurtua içan da ene aitzinean.
19. Eta nic manaturic bilhatu dira agueriac eta atzeman da hiri hori behialaco egunetaric erregueen contra bihurcen dela, makurrac eta guerlac hortan bizten direla.
20. Ecic erregue guciz hazcarrac içatu dira Jerusalemen, hibaiaz haindico eremu gucian nausi cirenac, eta figoa ere, lurreco goçoac eta cergac içaten cituztenac.