3. Çuetan nor da haren populu gucitic? Hainarequin içan bedi haren Jaincoa. Bihoa Jerusaleme Judean denera, eta Israelgo Jainco Jaunari templo bat alcha bioço; Jaincoa da hura, ceina Jerusalemen baita.
4. Eta gaineraco guciec, edocein toquitan egon ditecen, lagunt beçate hura beren lekutic, cilharrez, urhez, ontasunez, aciendaz, beren oldetara ematen dutenaz berçalde Jaincoaren temploco, ceina Jerusalemen baita.
5. Eta Judaco eta Benjamingo aiten buruçaguiac, apheçac, lebitarrac eta Jaincoac izpiritua eraiqui çaroeten guciac jaiqui ciren, goateco Jaunaren templo Jerusalemen cenaren alchatzera.
6. Eta inguruetan ciren guciec lagundu cituzten beren cilharrezco eta urhezco uncitaric, ontasun, acienda eta pusquetaric, beren oldetara escaini cituztenez berçalde.
7. Ciro erregueac ere eman cituen Jaunaren temploco unciac, Nabucodonosorrec Jerusalemetic eraman eta bere jaincoaren temploan eçarri cituenac.
8. Bada, Ciroc Persiarren erreguec hequiec eman cituen Mithridates Gaça-barren semearen escuz, eta hunec kondatu çarozcan Sasabasarri Judaco buruçaguiari.
9. Eta huna cembat ciren: hogoi eta hamar urhezco gorgoila, mila cilharrezco gorgoila, hogoi eta bederatzi canibet; hogoi eta hamar urhezco xata;