5. Erruthec ihardetsi çuen: Çuc erran gucia eguinen dut.
6. Eta larrainera jautsi cen, eta amaguinarrebac manatu-ciozcanac oro eguin cituen.
7. Jan eta edan ondoan, Booz arraiago eguin cenean, lotara goan cen espal meta baten ondora; Erruth orduan ethorriric emequitto, capa aguertu çuen çangoen aldetic eta etzan cen.
8. Eta hara non gauherdi gainean Booz laztu eta asaldatu cen, eta emaztequia ikusi çuen bere oinetan etzana.
9. Eta erran cioen: Nor çare? Harec ihardetsi çuen: Çure nescato, Erruth naiz; heda çaçu çure capa çure sehiaren gainera, ecen ahaide hurbila çare.
10. Boocec erran cioen: Jaunaz benedicatua çare, haurra, çure urricalçapen bigarrenac tchitzen du lehembicicoa, ceren ez baitituçu bilhatu guiçon-gazteac, nahiz beharrac, nahiz aberatsac.
11. Ez içan beraz beldurric, bainan erran darotaçun gucia eguinen dut; ecen badaqui hiri huntaco atheen artean dagoen populu guciac emaztequi berthutetsu bat çarela.