1. Juie baten egunetan, juieac buruçagui cirelaric, gosete bat guerthatu cen lurrera. Eta guiçon bat goan cen Bethlehem Judacotic, Moab-herrira arrotz, bere emaztearequin eta bi haurrequin.
2. Bera deitzen cen Elimelec, eta emaztea Noemi; eta bi semeac, bat Mahalon eta bercea Quelion. Ephratarrac ciren Bethlehem Judacoac. Eta Moab-herrian sarthuric, han egoten ciren.
3. Hil içan cen Elimelec, Noemiren senharra; eta Noemi bera guelditu cen bere bi semeequin;