Erromatarrei 7:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Beraz senharra vici deno adultera deithuren da, berce senhar baten emazte eguin badadi: baina senharra hil badadi legue hartaric libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berce senhar baten emazte eguin badadi.

4. Bada, ene anayeác, çuec-ere Legueari hil çaizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten çaretençát: Iaincoari fructifica dieçogunçat.

5. Ecen haraguian guinenean, bekatuén affectione Legueaz ciradenéc indar çuten gure membroetan, herioari fructificatzeco.

6. Baina orain Leguetic libre gara, hari hil içanic ceinetan hatzamanac baiquineunden: spirituzco berritassunetan cerbitza deçagunçát, eta ez letrazco çahartassunetan.

7. Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut eçagutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen eçagutu guthiciá baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen.

8. Baina bekatuac occasione harturic manamenduaz engendratu vkan du nitan guthicia gucia. Ecen Leguea gabe, hila da bekatua.

9. Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da.

10. Eta ni hil içan naiz: eta eriden içan da vicitzetaco ordenatu ceitadan manamendua, heriotara itzultzen çaitadala.

11. Ecen bekatuac occasione harturic, seducitu nau manamenduaz eta harçaz hil vkan nau.

12. Bada Legueaz den becembatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.

13. Beraz on den gauçá herio eguin içan çait? Guertha eztadila: aitzitic bekatuac, bekatu cela aguer ledinçát, on den gauçáz herioa engendratu vkan draut, bekatua excessiuoqui bekatore eguin ledin manamenduaz.

Erromatarrei 7