Erromatarrei 4:3-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Baina cer dio Scripturác? Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara.

4. Baina obratzen duenari alocairua etzayó gratiatan contatzen baina hartzetan:

5. Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen çayó.

6. Nola Dauidec-ere declaratzen baitu Iaincoac obrác gabe iustitiá imputatzen draucan guiçonaren dohain-ontassuna, dioela,

7. Dohatsu dirade ceinén iniquitateac quittatu içan baitirade eta ceinén bekatuac estali içan baitirade.

8. Dohatsu da Iaunac bekatua imputatu eztrauqueon guiçona.

Erromatarrei 4